XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA ZARAUTZ, IRUN eta EIBAR herriei dedikatutako Argazkiak Fotografías albumak kaleratu ostean hona non datorkigun orain ANDOAIN hiribilduari eskainitako monografiko hau, hots, ongi merezia zuen argitalpen grafiko hau.

Beste arrazoiren artean, Andoaingo herriaren azken urteotako aldaketa eta eboluzioa demografiko, industrial, urbanistiko, sozial eta anbietala ikaragarria izan delako, Gipuzkoako beste hainbat hirigunetan gertatu den bezalaxe, bestalde.

Autobiatik begiratuta eskaintzen duen ikusmirak berak esaten digu, besterik gabe, guztia mendetako perfilak ezkutatuz.

Bere aintzinako jatorriaz bere bidegurutzetasun eta Santiagorako erromesen bide-izaeraz mintzo zaizkigun perfil historikoak dira denak; bere dorretxeak (Azelain, Bazkardo, Berrospe, Isturizaga, Lizaur, Sagarmendi) eta bere errota eta olak (hor daukagu oraindik ere oroipen gisa bere kaleetako baten izena: Ankora kalea), bere San Esteban eta San Roke ermitak eta beste hainbeste eta hainbeste gauza.

Herria, Leizaur asentamenduak (Leizaran eta Oria ibaien elkargunekoak) eta Andoainek (Buruntza mendiaren oinetan dagoenak) osatzen zutena, Donostia eta Tolosaren arteko eztabaidagai izan zen bere jabegoari dagokionez, horien eskumenean egona bait da XVII mendean ondo aurreratu arte, hau da, Felipe III.arengandik bere Hiribildu titulua erdietsi zuen arte (1615).

Liburu honen kaleratzea bat dator, beraz, andoaindarren 375 urtemugaren ospakizunarekin (1615-1990).

Lehengo mendearen bukaeran, bere semerik prestuenetako biren jaiotza ikusi zuen Andoainek: Agustin Leiza-rena bata (1694), zeinaren kontura jaso bait zen, azpeitiar Frantzisko Ibero arkitekto handiaren eskutik, Toursko San Martinen tenplu bikaina; eta Aita Manuel Larramendi jesulaguna bestea (1690), hain zuzen ere aurten betetzen da bere hirugarren mendemuga Garagorri baserrian jaio zenetik.

Gauza jakina den bezala, euskal kulturako funtsezko obren egilea dugu bera, horietako zenbait Aurrezki-Kutxa Munizipalaren Argitaldariak publikatuak izan dira Obras del P. Larramendi izeneko bilduman, bere figura eta obraren ezagutzaile handi J. Ignazio Telletxea Idigoras irakaslearen zuzendaritzapeko edizio kritiko garrantzitsu batzuetan: .

XVIII. mende honetan gogoratu behar dugu beste andoaindar prestu bat ere: Juan Martin Legarra-Etxebeste eta Eguzkiza, Felipe Varen Erret Haziendako Sala de Milloneseko Idazkaria eta patronatu bat fundatu zuena Andoain eta Amasa-Billabonako umezurtz eta pobreentzat.

Denborarekin, Andoaingo Apaizgaitegi Txikia izatera iritsiko zen hau (1907an), eta Salletarren Ikastetxe geroago.

Andoain, gure herrietako beste hainbat bezala, frantses inbasio eta karlistadek erasana sartuko da XIX. mendean: horietako batean gertatu zen Andoaingo bataila famatua (1837koa), Uranga jeneralaren karlistek O`Donnell jeneral kristinoari irabazi ziotenekoa eta bertso-paperetan eta herri-literaturan jasoa izan zena.

Sorabillak Azelain etxeko Larretatar prestuez gainera, gogoratu behar dugu XIX. mendeko lehen hamarkada hauetan Juan Bautista Erro mea-injineru andoaindarra ere, Haziendako ministrari-idazkari eta Estatuko Kontseilari izana eta Gipuzkoako Diputazioak bere orduko Villafranca de Ordizia-ko bileran (1823an) Bere euskarari buruzko lan hilezkorrengatik, Gipuzkoako seme duina aldarrikatu zuena.

Mende horren erdialdera jaio zen orobat Ama Candida Jesusena (Juana Josefa Zipitria Barriola, 1854-1912), Jesusen Alaben edo Jesuitinen kongregazioa fundatu zuena, Salamancan (1871n), berehalaxe mundu osora zabaltzera iritsiz.

Azkenik, hainbat faktore ekonomiko garrantzitsuk mugatzen dute Andoaingo bizitza aldi horretan, hala hola: Irun-Madrideko trena pasatzeak, alde batetik (1864), eta, burdinola zaharren ihardueraren ondoren, emango zen industrializazioak, bestetik, La Algodonera Guipuzcoanaren ezarpenarekin, lehenengo (1957-8an), eta Papelera Porturekin geroago, horrela tradiziozko nekazaritza, abelazkuntza eta merkataritzako iharduerei garapen industrial modernoa inkorporatuz.

Eta mende honetan iritsiko da bere goren mailara.

Espainiako probintzia desberdinetatiko etorkin-olde handiekin 40, 50 eta 60ko hamarkadetan.

Datu esanguratsu bezala, esan dezagun, 1978ko estadistikek 224 industriako zifra ematen zutela, zentsuaren garapena, bere aldetik, 1900ean 2.866 biztanlekoa izatetik 1975ean 14.537koa izatera pasatzen den bitartean, batez ere kanpotiko inmigrazioak hartuz horren parterik handiena.

Gure Kutxak 1948an ipini zuen bertan bere Sukurtsala, eta geroago, bere Famili eta Gizarte Hezketarako Zentrua.

Garapen horrekin zerikusi handi du, noski, Andoainek duen kokapen geografiko bikainak; izanez ere, lehen aipatutako Iparreko trenbideaz gainera, N-1 errepidearekin komunikatua bait dago, Lasarte eta Andoaindik Iruñerako bidea egiten zuen Plazaolako trenbidea 1914ean egin eta desagertuaz eta Donostiatik Tolosarako tranbia ere desagertuaz gainera, 1911n inauguratu zen eta honen Andoainerako zatia.

Ezin hasiko gara orain, bidezko den bezala, Andoainekin lotura zuten gipuzkoar bide zaharrak gogoratzen, horrek gure historian kapitulu mardul bat, Aurkezpen honen muga estu eta neurtuetan kabitu ezinekoa, betetzen dute eta.

Oroitzerazi behar dugu, hala ere, Gipuzkoari eta Andoaini buruzko estudio historikoen aipamen horretan don Manuel Lekuonaren oroitzapen beti ahaztezina, urte asko egin bait zituen Andoainen, bertan hartu-eman estu eta sendoak eginez Manuel Laborderekin kultur lanetan, Denborarekin (1988an), hain zuzen ere Manuel Lekuona Sariarekin goretsia izango zen Laborde Jn., Sociedad de Estudios Vascos-Eusko Ikaskuntzak emanda.

Eta Manuel Lekuonarengandik hain hurbil dagoen leku honetan, gogora dezagun bereberki Rikardo Arregi Aranburu zena gaurko Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismoko Sailburu Josebaren anaia, andoaindarrak bi-biak, Aspectos de la vida e historia de Andoain derrigorrezko kontsulta-monografiaren egilea.

Aurrezki-Kutxa Munizipalak argitaratu zion,gure Erakundeak antolatutako Monografías de Pueblos Guipuzcoanos lehiaketaren barnean, 1970ean.

Gero, euskal historiari eskaini dio, baita ere, bere produzkioaren parte on bat beste andoaindar prestu batek: Martin Ugaldek.

Euskaraz eta gaztelaniazko kazetari, idazle eta entseiularia bera, Hondarribian bizi zaigu gaur egun.

Beste estudio historiko batzuren artean, bilduma interesgarria dugu, Udal Aurrezki-Kutxa Munizipalarekin elkarlanean argitaratzen duena, Andoaini buruzko bibliografian hutsune biziki meritugarri bat betez: El Plazaola Tren txiki Miren Esnal eta Amaia Amustxastegi-rena (1. zk.); (2. zk.); (...).